Errefuxiatuena lyrics
by IZARO
["Errefuxiatuena" abestiaren letra]
[1. Bertsoa: IZARO & Mikel Urdangarin, Biak]
Utzidazu kontatzen ze ederra den itzultzea
Utzidazu kontatzen malko urdinen artean
Utzidazu kontatzen ze ederra den jakitea
Maiteko zaitudala itsasoaren beste aldean
Utzidazu kontatzen izarren artean
Utzidazu laztantzen hiru akorde hauetan
Utzidazu kontatzen ze ederra den zu ikustea
Utzidazu kontatzen
[Errepika: IZARO & Mikel Urdangarin]
Ze ederra izango den itzulera
Elkarren besoen zabaleran
Zure fede guztiei eustea
Zure bi malkoak baretzea
[2. Bertsoa: Mikel Urdangarin & IZARO, Biak]
Utzidazu kontatzen behin ume zirela
Amestu zutela itsasoaren beste aldeaz
Hegan egiteko hegoak
Bakean bizitzeko
Ez dute besterik nahi
Gaur gurekin dantzatzeko
[Errepika: IZARO & Mikel Urdangarin]
Ze ederra izango den itzulera
Elkarren besoen zabaleran
Zure fede guztiei eustea
Zure bi malkoak baretzea
Ze ederra izango den itzulera
Elkarren besoen zabaleran
Zure fede guztiei eustea
Zure bi malkoak baretzea